Irudia. Bilbo
Manuel Lekuona sariak eman dituzte
Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak eta Jose Ramon Etxebarria ingeniari eta fisikariak Manuel Lekuona saria jaso zuten atzo, 2019. urtekoa eta 2020koa, hurrenez hurren. Amuriza «bertsolaritzaren birjaiotzaren» eta «tradiziotik modernitatera egindako jauziaren protagonista» izan da, epaimahaiaren aburuz. Etxebarriak, berriz, zeregin garrantzitsua izan du euskararen normalizazioan zientzietako goi mailako hezkuntzaren arloan. Bilboko Kafe Antzokian jaso zuten saria, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu