IKUSI ETA ENTZUN

Manu Chao Donostian, Piratek gonbidatuta

2014ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Non: Zurriola hondartzan.

Noiz: Asteazkenean, 19:30etik aurrera.

Herri jaien aldarria zabaltzeko asmoz, Edozer dugu posible eguna egingo dute Donostiako Piratek datorren asteazkenean egun osoz, eta Manu Chaoren kontzertuak itxiko du eguna.

Mano Negrarekin 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ekoaren hasieran argitaratutako diskoei esker (Puta's Fever, 1989, King of Bongo, 1991, Casa Babylon, 1994...) hasi zen Chao (Paris, 1961) mundu osoan ezagun egiten, eta orain dela hamasei urte kaleratu zuen bakarkako aurreneko lan arrakastatsua: Clandestino. Lan hartakoak dira Clandestino bera, Desaparecido eta Minha Galera abestiak, besteak beste. Estudioko beste hiru disko ere plazaratu ditu —Próxima estación... Esperanza, 2001, Sibérie m'était contéee, 2004,eta La Radiolina, 2007). Zuzeneko azken diskoa 2009an argitaratu zuen, eta 2008ko udan Baionan emandako emanaldia biltzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.