«Manifestua izaten ari da eder-ederra; mugarri bat nire lan ibilbidean»

itziar ugarte irizar
Donostia
2023ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Estebanen Andrezaharraren manifestua liburuko testu bera zinemara eraman berri du Lur Olaizolak, eta atzo aurkeztu zuten, hain justu, Euskal Zine Bileran, Lekeition (Bizkaia). Film bilakatu aurretik, antzerkira ere heldu da Metrokoadroka kolektiboaren eskutik, eta errezitalak ere dozenaka egin ditu idazleak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Ageriko poza du horregatik. «Andrezaharraren manifestua izaten ari da eder-ederra, eta nire lan ibilbidean eta nire sorkuntzaz pentsatzeko orduan mugarri bat. Beste maila batean jarri nau, ez literaturarekiko, antropologiarekiko baizik. Pentsatzen dut: 'Zergatik ez ditugu egiten gauza hauek antropologiarekin?'».

Lehen «esperimentu bat» izan da Andres Rodrigues eta Llorian Garcia Florezekin batera prestatutako pieza, Mudar la piel (Azalberritu), kongresu batean aurkeztu dutena. «Testuak, irudiak eta soinuak nahastu genituen. Batzuei interesatu zitzaien; beste batzuentzat, soinua gehiegi izan zen. Ez dakit; ni prest nago gauza diferenteak egiten jarraitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.