Kultura

Manex Goihenetxe historialaria hil da

2004ko maiatzaren 3a
22:17
Entzun
Manex Goihenetxe historialaria hilda aurkitu dute gaur. Antza denez, lagun batekin mendira joan zen atzo, Biarno aldera, eta ez zen etxera itzuli. Jandarmeek Biscau harrietan aurkitu dituzte bien gorpuak, elur azpian, gaur goizean.

Manex Goienetxe Ezterenzubin jaio zen 1942an, eta gaur mendian hilda aurkitu du Gerdarmeriak, Anne-Marie Pargade lagunarekin batera, elur jauzi batek harrapatuta. Euskal Herriko historiari buruzko lan ugari utzi ditu argitaratuta, euskaraz eta frantzesez: 'Lapurdi Historian' eta 'Histoire generale du Pays Basque' mardularen lau zenbaki —bosgarrena burutzen ari zen—, besteak beste.

Historialari eta kultur eragile baxenafartarra Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izan zen 1973tik 1976ra, euskaltzain urgazlea zen, eta Seaskaren sustatzailea. EHAS alderdi abertzalearen sortzaileetarikoa ere izan zen Manex Goihenetxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.