Bertsolaritza

Manex Agirrek irabazi du Arabako txapelketako bigarren final zortzirena

Iñaki Viñasprek irabazi zuen lehen saioa, 202 punturekin. Agirrek 185 puntu lortu ditu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak.

Gaurko saioko bertsolariak, Biasterin. ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
2022ko apirilaren 2a
20:45
Entzun

Berriki hasi da Arabako XV. Bertsolari Txapelketa. Atzo, aurreneko faseko lehen saioa jokatu zuten Amurrion, eta gaur bigarrena, Biasterin. Bihar Trebiñun egingo dute saioa. Manex Agirrek irabazi du gaurko final zortzirena, 185 punturekin.

Agirreren atzetik sailkatu dira Asier Otamendi (180,5), Manu Bendala (178,5), Aitor Ugarte (167), Ander Aranburu (161,5) eta Unai Gomez (159,5).

Atzoko saioan, Iker Viñaspre nagusitu zen (202), eta honako hauek geratu ziren haren atzetik: Unai Anda (191), Paula Amilburu (190,5), Xabier Antia (168,5), Eukene De los Aires (162,5) eta Aitor Najera (151,5).

Bihar, Irati Anda, Oier Arbina, Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Xabi Igoa eta Asier Rubio ariko dira kantuan, 17:30ean, Trebiñuko gizarte etxean. Lierni Altuna ibiliko da gai jartzaile.

Legution (apirilak 8) eta Langraizen (apirilak 9) izango diren saioek emango diote amaiera lehen faseari. Parte hartuko duten 30 bertsolariek behin bakarrik kantatuko dute fase horretan; saioaren irabazlea zuzenean sartuko da hurrengo fasean, eta gainerako bertsolariak, berriz, lortutako puntuen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.