Manchesterko doinuak ekarriko ditu Donostiklubak urriaren 3tik 5era bitarte

Musika independentea zuzenean eta formatu txikian eskainiko du jaialdiak, Egiako Gazteszena aretoan

Manchesterko The Whip taldeak urriaren 5ean joko du.
Donostia
2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun
The Whip, Mendetz, Deptford Goth eta Graeme Park DJ.Manchester Sound deiturikoaren puntako ordezkaritza igoko da oholtzara urriaren 5ean Donostikluba 2013jaialdian. Hori izangoda kontzerturik elektronikoena, Sergio Cruzado Ginmusicako arduradunaren esanetan. Egun berean, arratsaldean, hip hop kontzertua emango du Mala Rodriguez abeslariak. Estilo komertzialetik aldentzen den musika independentea eskainiko dute zortzigarren urtezDonostiklubean.

Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotziaren arabera, jaialdiak sortu zeneko filosofiari eusten dio: «Musika independente eta alternatiboari lekua egitea, bertako musika taldeak sustatzea, hirian dauden kolektibo independenteei babesa ematea, eta klub edo aretoei programatzenlaguntzea». Azken finean, musikaren arloan dagoen hutsune bat betetzera dator, Txapartegik dioenez. Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak uste du gazte jendearentzako jaialdia dela; prezio aldetik ere, «formatu txikikoa», 9 eta 18 euro arteko prezioa izango dute sarrerek.

Pop kutsuko kontzertu intimistekin hasiko da Donostikluba, urriaren 3an. Lehenbizi, LA Mallorcako taldeak joko du; ondoren, Eleanor Friedebergen pop-artikoa eta Za! kataluniarrak izango dira entzungai. Amaitzeko, Bill Ryder Jones kantari eta piano jotzailearendoinu intimoak entzungo dira Gazteszenan. Bigarren eguneko programa, besteak beste, bi talde nafarrek osatuko dute: Wilhem & The Dancing Animals eta Kokoshka taldeek.

Urte osoko zirkuitua

Jaialdian ezezik, Donostikluba zirkuituan parte hartuko duten taldeen berri eman zuten atzo antolatzaileek. Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako talde ugari izango dira. Bide Ertzean tolosarrek lan berria aurkeztuko dute urriaren 24an, Belarmiñak taldearekin batera —Joxi Ubedaren egitasmo berria— eskainiko duten kontzertuan. Hortik aurrera Donostikluba zirkuituaren zerrenda luzea da: besteak beste, Maneleta Herrikojak (azaroak 21), Lou Topet (abenduak10), Anari (abenduak13) eta Audience (abenduak 28) taldeek parte hartuko dute. Musikaren Egunean eskainiko du aldi honetako azken kontzertua Belako taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.