Maider Lopezen 'Arnasa' obra Bilboko Arte Ederren Museoan izango da
ARTEA. Bilboko Arte Ederren Museoak egindako eskaera bati erantzunez, Maider Lopez artistak Arnasa izeneko obra egin du, eta uda osoan egongo da ikusgai museoaren kanpoaldetik. Arnasa argi instalazio bat da, eta egunero ikusteko aukera egongo da, ilunabarretik goizaldeko ordu bata arte. Lopezen arabera, «kaletik ikusteko pieza bat da, museoari kanpotik begiratzeko eta hirian txertatzeko pentsatua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu