Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora sariketa, Bilboko Bira kulturgunean

2023ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Hirugarren urtez, Señora bertso sariketa antolatu dute zenbait bertsolari eta bertsozale feministak. Maiatzaren 6an abiatuko da, Bilboko Bira kulturgunean. Honako bertsolari hauek abestuko dute: Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ainara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta. Haren ondotik, Erratzun (Nafarroa) jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, maiatzaren 13an. Finala Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan izango da, maiatzaren 27an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.