Musika. Serious Black
'Magic'
Diskoetxea: AFM Records.
Alemania, Suedia, Austria eta Txekiako musikariek osatzen dute Serious Black taldea. Herrialde gehiago zenba daitezke taldekideen joan-etorrian. Horrela ere, bandaren sorrera Espainian gertatu zen. Roland Grapow (Helloween) eta Thomen Stauch (Blind Guardian) beteranoekin abiatu zuten abentura, eta nahiko azkar egin zuten ospa. Besteek, ordea, aurrera jarraitu dute, Urban Breed (Tad Morose) abeslari bikaina buru dutela. Ilusioarekin plazaratu zuten abuztuan Magic hirugarren diskoa —bi urtean, bigarrena—. Kontzeptu magikoa, teatrala eta argi-ilunez betea landu dute, metal melodikoarekin kontatzeko. Binary Magic eta Skeletons on Parade nabarmendu arren, hasi eta buka aise entzuten den fantasiazko istorioa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu