MADAME BIRROTS
'Madame Birrots'
Argitaratzailea: Egilea editore.
Baztango emakumezko boskoteak argitaratu du, azkenik, lehen diskoa. Sinpletasunak zenbat lortu dezakeen frogatu dute bederatzi kantuotan, hala nola Birrotxak, Zergatik eta Ez gaude lo xalo baina eraginkorretan. Gardentasuna eta berezko talentuaoso nabarmenak dira, bainaIhesi-n, adibidez, ahotsak lortzen dituen tonuak zinez altuak eta hunkigarriak dira, baita bi ahotsen arteko jokoa ere. Kattalin Ezkerrak dauka horretan pisu handiena, nahiz eta beste lauretatik hiruk ere koruak egiten dituzten. Bateria ere presente dago kantu guztietan, eta gitarra zarrastatuen edertasunari ematen dien segurtasuna aipatzekoa da. Nazaret-en, surrealismoari egiten diote lekua, eta diskoak bi bertsio ere badakartza: PJ Harvey-ren Pocket Knife erritmikoa eta Nine Inch Nails-en Hurt kitzikagarria. Bertsio horiek ederrak diren arren, guk nahiago Social smoker eta Liketan harribitxiak.