Kritika. Musika

Macdara ó Faoláin

Macdara ó Faoláin
Andoni Tolosa.
2025eko urtarrilaren 19a
04:30
Entzun 00:00:0000:00:00

MACDARA ó faoláin

'Ar Thaobh Chill an Fhuarthain'
Diskoetxea: Cill an Fhuarthainn.

Ez da ohikoa Irlandako gaelikoan aritzen diren musikarien lanak topatzea. Egia da musikari gazteen artean gero eta zabalduagoa dagoela beren hizkuntza erabiltzeko joera, baina gehienak, oraindik ere, ingelesez aritzen dira. Bere horretan, nahiko arrazoi litzateke hori Macdara ó Faoláin buzuki jotzailearen lehenengo disko hau entzuteko. Baina ez bakarra. Irlandar herri musikarekin lotutako diskoen artean hauxe izango da azken urteetako ezusterik atseginenetako bat, bikaina baita irlandarrak sinatu duen kantu bilduma hau. 60-70eko hamarkadetan generoa handi egin zuten ezaugarri guztiak ditu, baina 20 eta gutxi urteko gazte baten berrirakurketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.