'Akatsa sisteman'

Lurra

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Diskoetxea: 5Gora.

Ahots gazte bezain ederra eta musikari lasaitua. Ane Garcia ikasleak eta Iñigo Muguruza irakasleak egin dute urratsa. Lurra banda bihurtu, eta eroso jarrita plazaratu dute Akatsa sisteman lehen lan luzea. Laukote gisa, proposamena are gehiago aberastu dute. Mundutik abiatuta, pop, folk eta reggae koloreak oso presente dituzte. Begiak ireki ahala entzuten dira Fenneh eta Munduaren aurrean kantuak. Reggae pausatu batetik trikitia oinarri duen ska arin batera pasatzeko erraztasuna dute. Heart Blues akustikorako, berriz, Petti gonbidatu dute. Nor bestela? Lurtar gehiago behar direla aldarrikatzeko, popa nahiago dute, eta rock and rolla Eguzki berbera onartzeko. Joxe Ripiauren bizitza tristea Oinutsik abestian topatuko dugu, gero oso bestelakoa bada ere. Carlos Zubikoaren bi kantu instrumentalek ere janzten dute diskoa. Elektrikoa nagusi denean, akustikoa loratzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.