Luis de Pablo (Bilbo, 1930) konpositoreak Veneziako (Italia) Musika Bienalaren sari nagusia jasoko du aurten, Urrezko Lehoia. Antolatzaileek atzo eman zuten erabakiaren berri, eta nabarmendu De Pabloren «aparteko fantasia» eta musika garaikidearen esparruan utzi duen aztarna. Biurtekoa irailaren 25etik urriaren 4ra arte egingo da. Ivan Fedele biurtekoaren zuzendariak adierazi du De Pablo «konpositore handia» dela, eta «musika garaikidearen garai inportanteenak gaztetxo baten indarrarekin» bizi izan dituela, «modei amore eman gabe».
Biurtekoak Zilarrezko Lehoia emango dio Raphael Cendo (Niza, 1975) konpositore frantziarrari, saturazioaren korronte estetikoari bide eman izana aitortzeko.
De Pablo Hondarribian hasi zen musika ikasten haurra zela, baina berehala Madrilera joan zen bizitzera. Han, 1957an, Grupo Nueva Musica taldearen sorreran parte hartu zuen. Harrezkeroztik, orkestra, ganbera talde eta bakarlarientzako berrehun obratik gora idatzi ditu, baita zinemarako soinu bandak ere. El abrecartas opera du azken lana, oraindik estreinatu gabea.
Luis de Pablok Veneziako Musika Biurtekoaren Urrezko Lehoia jasoko du
Bienala irailaren 25etik urriaren 4ra arte egingo da. Musika garaikidearen esparruan egindako lana aitortuko diote konpositoreari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu