Musika. A cappella

Lovin' Euzkitze

2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Nada gutxi gelditzen da ik ez nuen ikusi, ez nengoelako bertan, oporretan baizik, baina kontatu didate Arcade Fire taldearen kontzertuan —Bilbo, Guggenheim Explanade (Arena barik)— No Cars Go kantua normalean baino lehenago jo zutela. Euskal publikoa lehen bait lehen bereganatzeko, Arcade Firek erabiliko zuen estrategia noski, kantua bukatutakoan milaka lagun -kontatu didatenaren arabera- oihuka hasi baitziren, eta batzuek oihukatzen omen zuten «Anitzele, Anitzele!–» eta beste batzuek «ETB 1, ETB 1!», eta ba omen ziren «Euzkitze, Euzkitze!» oihukatzen zutenak ere.

Telebistaren boterea, aizue, ez dugu zertan harritu beharrik; telebistaren presentzia itogarri samarra ere, nahi baldin duzue; ETB1 da herri-nazio honen telebista nagusia, eta Arcade Firekoak —krisiagatik ateak berriki itxi behar izan dituen mega-denda batek ordaindutako telebista-iragarkiak gaztigatzen zigun moduan— ez dira tontoak. Arcade Firekoak diot; normala gero, Bilbo-Euskal Herrirako playlist bakarrean bigarren tokian kokatu izana —esan bezala, euskal publikoa lehen bait lehen bereganatzeko asmoz— ETB1ko prime-time ordutegian emititzen den Anitzele saioaren sintonia mega-ezaguna, ezta?

Kontatu didate ere Donostian gertatu dena; Berri Txarrak eta Su ta Gar taldeen emanaldiak erori direla, aizue, Sagueseko egitarautik, eta haien ordez Andaluziatik datozen artistak baino ez dituztela kontratatuko; Melocos taldea, nerabe gatz-gabe batzuek osatua, eta La Mala Rodriguez, hau bai emakume sutsua; Andaluziako sentiberatasun anitzak ordezkaturik egon daitezen-edo?

Tira; oporretatik itzuli naiz eta kontatu zidaten guztia alderantziz kontatu zidaten. Aipa dezagun lehenago —onerako— Donostia (Donosita utziko nuen, aurreko alkateak jarraitu izan balu) eta ondoren Bilbo, non eta autoak ailegatzen ez diren toki arkadiko bati buruzko kantua normalean baino lehenago jo zuen Arcade Fire taldeak. Ez autoz ez itsasontziz, kagüen la txota (Zaldiero dixit). Hori ei gara gu erdal masa handiarekiko, gutariko bakoitzean datzan erdalduna barne. Sinetsiko al didazue Guggenheim Explanade-ko bisetan inork ez zuela Anitzele-k irailean —beste bat!— jarrai dezala eskatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.