Literatura

Louise Gluck poeta hil da, 80 urterekin

Guck, artxiboko irudi batean. SHAWN THEW, EFE
2023ko urriaren 13a
22:37
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) poeta entzutetsuenetako bat hil da: Louise Gluck. 80 urte zituen, eta 2020an berari eman zioten Literaturaren Nobel saria. Sari hori ez da lortu zuen bakarra: besteak beste, Book Critics Circle Award saria, Pulitzer saria eta AEBetako Liburuaren Sari Nagusia irabaziak zituen aurrez, Triumph of Achilles (1985), The Wild Iris (1993) eta Faithful and virtuous night (2014) poema bildumekin, hurrenez hurren.

Ez zuen poesia bakarrik idatzi; Proofs and Theories saiakera sorta ere idatzi zuen, eta hainbat sari eskuratu zituen. Ameriketako Arte eta Letren Akademiako kidea zen, eta baita Poeta Amerikarren Akademiakoa ere.

Nobel saria jasotzean, Glucken estiloa ezaugarritu duen araztasuna nabarmendu zuen epaimahaiak: «Haren poemetan, ni-ak bere ametsetatik eta ilusioetatik geratzen dena aditzen du, eta inork ezin du izan bera baino gogorragoa ni horren ilusioei aurre egiteko». Haurtzaroa eta senideekiko harremanak jorratu zituen maiz bere poemetan, eta mitoak eta motibo klasikoak ere baliatu zituen horretarako. Nobel saridunak euskarara ekartzea sustatzen duen Zaitegi bekari esker, Garazi Ugaldek Glucken Basairisa lana argitaratu zuen 2021ean, Elkar-ekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.