Lore Erriondo. EHUko irakaslea
Hezkuntza transmisio bide garrantzitsua dela jakinik, luzaroan dihardu Lore Erriondok (Errenteria, Gipuzkoa, 1960) euskal kulturari hezkuntza munduan bide egin nahian. UEU Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 2005etik 2010era, eta pedagogia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hezkuntza eta hizkuntzari buruzko lanak argitaratu ditu, eta euskal curriculumaren bultzatzaile nagusietako bat izan da urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu