Amaia Ozerin. Loraldia jaialdiko komunikazio arduraduna

«Loraldia euskal kulturaren erreferente bilakatzea nahi dugu»

OSKAR_MATXIN_EDESA / @FOKU.
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Mailua gara! lelopean, gaur abiatuko da Loraldia festibala, Bilbon. Diziplina ugaritako 150 sortzaile inguru bilduko ditu, eta, hilabete batez, 21 proposamen eramango dituzte Bilboko hamalau gunetara. Pozik mintzo da Amaia Ozerin jaialdiko komunikazio arduraduna; izan ere, «euskal unibertsoan» finkatzea lortu du jaialdiak.

Ikusi gehiago:Mailukada bat orainari

Asteburu bateko jaialdi bezala hasi zena egonkortu egin da urtez urte. Zer sentipen duzue?

Pozarren gaude. Hasieratik erantzun ona jaso genuen bai sortzaileen aldetik, bai erakundeen aldetik, bai publikoaren aldetik, baina orain, finkatzea lortu dugu.

Erronka bera izango da: euskal kultura Bilbon ikusgai egitea.

Bilbon eta Euskal Herri osoan. Jaialdia Bizkaiko hiriburuan egiten bada ere, Euskal Herri osora bideratuta dago: askotariko sortzaileak ekartzen saiatzen gara, eta, bide beretik, publiko zabalera iritsi nahi dugu. Loraldia euskal kulturaren erreferente bilakatzea nahi dugu; hau da, euskal unibertso osora iristea.

Urtean zehar zer-nolakoa da euskararen eta euskal kulturaren zentraltasuna hiriburuan?

Datuen arabera, %50etik gorakoa da euskaldunen eta euskaraz ulertzen dutenen kopurua. Euskarak, baina, ez du ikusgaitasun handirik hiriburuan. Loraldiarekin hor ekiten saiatzen gara, eta euskarari pisu handiagoa ematen.

Hamar urte beteko dituzue datorren urtean. Espero zenuten?

Itxaropena hor egon da beti, baina, egia esan, os o pozik eta eskertuta gaude egindako bidearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.