KRITIKA. Musika

Lollise

Lolliseren 'I hit the water' diskoaren azala.
Lolliseren 'I Hit the Water' diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2025eko urtarrilaren 12a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lollise

'I Hit the Water' 

 

Diskoetxea: Switch Hit Records.

Afro-pop lezio bat da New Yorken bizi den Botswanako kantariaren lehenengo lan luzea. Gaztea izanagatik ere, erro afrikarrei begiratzeko aniztasunaren betaurrekoak jantzi ditu, eta emaitza bikaina da. Bada afrobeat apur bat eta pop asko. Bada sokous aztarnarik eta elektronika ukitu gordinik. Askotariko erritmo eta melodiak. Entzungarri bezain dantzagarria da kantu bilduma hau, eta, neurri batean, estiloaren errepaso moduko bat gertatzen da: Angelique Kidjok bere lehen diskoa 30 urte beranduago kaleratu izan balu bezala. Eta onena, ez du autotune arrastorik! Zerikusirik ez azken urteetan, modu okerrean, afro-pop izenaz jabetu den joera horrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.