Pello Lizarralde. Idazlea

«Literaturan barnera begiratu behar da, eta dena kanpora begira dago»

JON URBE / FOKU.
Andoni Imaz.
Donostia
2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
«Galtzen ari den mundu batean galduta dabilen gizon baten istorioa» jaso du Pello Lizarraldek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1956) Argiantza nobelan; atzera begira, baina nostalgiatik urrun.

Sariak biribildu egin du liburuak izandako harrera ona...

Hirugarren saria da aurten: 111 Akademiakoa, Espainiako Kritika Saria, eta orain hau. Hasteko, harrituta nago. Urteak bete ahala, gero eta arazo handiagoak ditut liburuak bukatzeko orduan, zalantzak hartzen nauelako: «Baina, hau zertarako?». Atera da, eta iritzi asko iritsi zaizkit. Ezin dut gehiago eskatu.

Atzera jo duzu liburuan, garai ilunetan argi pixka baten bila.

Uste dut orain bizi duguna garai horretan hasi zela gauzatzen. Kapitalismoak koska bat estutu zuen, eta ongi zekiten zer egiten ari ziren. Ezin dut egin saiakera sozioekonomikorik; eman dezakedana literaturatik eman dezaket. Ulertu nahi dut zer gertatu zitzaigun, zer gertatzen ari den.

Literaturaren bidez, eta «espektakulutik» aparte, esan duzunez.

Euforia arraro bat eragin da azkenaldian, hedabideetatik batez ere. Askotan, esaten denean kultura gosea dagoela, esan nahi da espektakulu gosea dagoela, eta hori berez ez da kultura. Ni ezkorra naiz oso. Beti izango dira irakurleak, baina zaila izango dugu haiek gureganatzea. Horretarako behar da patxada bat, lasaitasun bat, barnera begiratze bat, eta uste dut orain dena kanpora begira dagoela, espantu eta histeria puntu batekin. Literatura zaleak hortik aparte samar ibiltzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.