Iaz egin zituen EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa osatzeko urratsak, jarraipen gisa beste 50 obra argitaratzeko. Orain arte 153 obra itzuli dira bilduma horretarako. Azken 53ak Elkar eta Alberdaniak plazaratu dituzte elkarlanean. Aro berri bati hasiera emateko asmoz, lehiaketa publiko bat egin zuen EIZIE-k hurrengo lanak nork argitaratuko dituen erabakitzeko. Aurkezturiko proiektuen artean, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeena aukeratu dute hurrengo liburuak plazaratzeko.
Aurtengo itzulgaien zerrendarako hamasei obra hautatu ditu elkarteak. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 11n amaituko da. Hauek dira obrak: Mirall trencat (Merce Rodoreda), La vida es sueño (Calderon de la Barca), El siglo de las luces (Alejo Carpentier), Suitcase (Sergei Doblatov), Solaris (Stanislaw Lem), Felicidade Clandestina (Clarice Lispector), A ordem natural das coisas (Antonio Lobo-Antunes), La pelle (Curzio Malaparte), Siddhartha (Herman Hesse), Die gerettete Zunge (Elias Canetti), Le grand Meaulnes (Alain Fournier), Bonjour tristesse (François Sagan), Le testament (François Villon), Frankenstein (Mary Shelley), Benito Cereno eta Billy Budd (Herman Melville) eta Autobiography of My Mother (Jamaica Kincaid).
Literatura Unibertsala Alberdania, Erein eta Igelak argitaratuko dute
Canetti, Lobo-Antunes, Hesse, eta Melvilleren lanak daude bildumaren jarraipenerako hautatu direnen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu