Literatura, bertsoa eta musika, Loraldia jaialdiari agur esateko

'Poperra, afterra, utopia' ikuskizunarekin amaituko da, bihar, Bilboko kultura festibalaren bederatzigarren aldia

Danele Sarriugartek idatzi du ikuskizunerako testua. GORKA RUBIO / FOKU.
2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
KULTURA. Bilboko Loraldia jaialdia amaierara iritsiko da bihar, eta, aurreko urteetan bezala, diziplina ugari batuko dituen ikuskizun batekin esango du agur: Poperra, afterra, utopia. Danele Sarriugartek testu original bat sortu du ekitaldirako, eta, pieza hori abiapuntu hartuta, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi bertsotan ariko dira, Amaia Agirre gai jartzaile dutela. Miren Narbaizak, bertsolariek bezala, gaiarekin zerikusia duen musika pieza bat sortu beharko du.

Sormen ekitaldi hori klasiko bilakatu da Loraldia festibalean, edizio guztietan errepikatu baita formatu bera. Lehenengo edizioan, abiapuntua Harkaitz Canoren Bilbao-Baobil izan zen, eta, orduz geroztik, Anjel Lertxundik, Kirmen Uribek, Arantxa Urretabizkaiak, Itxaro Bordak, Unai Elorriagak eta Alaine Agirrek idatzi dituzte testuak.

Urte hauetan guztietan, ikuskizunean parte hartu dute hainbat bertsolarik —Maialen Lujanbiok, Uxue Alberdik, Alaia Martinek, Miren Amurizak...— eta musikarik —Gorka Benitezek, Angel Unzuk, Joserra Senperenak, Don Inorrez-ek, Olatz Salvadorrek— .

Saioa Guggenheim museoko entzungelan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.