Bidehuts musika kolektiboak musika jaialdi bat eginen du ekainaren 2an eta 3an, Hondarribian. Lisabo, Gailu, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak izanen dira bertan. Lehenbiziko egunean, Lisabo eta Gailu arituko dira, 22:00etan; bigarren egunean, berriz, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak. Egun berean, 1:30ean besta egonen da Lakaxita gaztetxean.
bIDEhUTS jaia
— bIDEhUTS (@bidehuts) April 13, 2023
Psilocybenea . Hondarribia
2023.06.02-03
-gailu . lisabö . audience . joseba irazoki eta lagunak
egun bakoitzeko sarrera 12€ aurretik / 15€ bertan
sarrerak aurretik erosteko https://t.co/xUc53o508ipic.twitter.com/BgQQBkbpch
«Jaialdi hauek gure arteko elkartasuna lagun artean ospatzeko parada eskaintzen dute», diote antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu duten oharrean. Azaldu dute, gainera, «egoera ekonomikoa iraultzen hasteko ezinbesteko jaialdia» dela: «Dramarik gabe, baina errealitatea da hori».
Sarrerak bihar jarriko dira salgai, Musikaze izeneko atarian. Aldez aurretik erosiz gero, egun bakoitzeko hamabi euro ordaindu beharko dira; Internet bidez saltzen ez diren sarrerak egunean bertan leihatilan egonen dira eskuragarri, hamalau euroan.
Bidehuts
2006an sortutako musika kolektibo bat da. Metak diskoetxea itxi zenean, hura osatzen zuten zenbait taldek sortu zuten, hutsune hori betetzeko helburuarekin. Anari, Hotel, Inoren Ero Ni eta Lisaboko partaideek, zehazki. Hiru urte geroago, Audience taldea batu zitzaien. Urteak pasatu ahala, baina, bertze zenbait talde ere hartu ditu kolektiboak.