Musika. Bullets of Misery

'Linguae Vasconum Primitae'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Euskaraz idatzitako lehen liburua muturrera eraman du Gernika-Lumoko (Bizkaia) Bullets Of Misery taldeak. Linguae Vasconum Primitiae izenburua jarri diote lan berriari, eta Bernart Etxeparek idatzitako poema bildumaren kontzeptua hartu dute oinarri: euskal kultura, mitologia eta Kristo aurreko garaia. Emaitza ausarta, harrigarria eta gordina osatu dute. Euskarazko death metal lan labur bezain aparta da. Bost kantuek beraien heldutasuna erakusten dute. Gitarrak, hitzak eta euskarazko orroak bereziki ondo landu dituzte. Begibakar eta Eate bortitzak dira horren adibide. Dena dela, Gure Aitaren Etxea kantua da latzena. Eusko gudariak abesti tradizionalaren death metal pasartea, ikaragarria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.