Joxan Elosegi. Itzultzailea

«Liburukoa izan liteke bide bat guretzat: nola errekuperatu galdutako hori»

GOTZON ARANBURU / FOKU.
Andoni Imaz
Donostia
2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Joxan Elosegik (Irun, Gipuzkoa, 1955) ez zuen Irene Sola ezagutzen Jorge Gimenez editoreak haren Canto jo i la muntanya balla nobela euskaratzeko eskatu arte. Egilea du beti gogoan: «Itzultzaileak zintzo jokatu behar du; bere zera bat uzten du liburuan, baina hau gehienez ere bertsio bat da».

Esan duzu nahiago duzula aurrez ezer jakin gabe heltzea testuari. Zerekin egin duzu topo?

Esaten zaila da... Segituan konturatu nintzen erritmoa nahikoa berezia zela, eta kontuak ez zirela batere garbi. Lehenengo orrialdean ezin sumatu zer zetorkidan.

Tonuarekin asmatu duzula nabarmendu dute. Lanak izan dituzu horretan?

Saiatu naiz, hori egia da. Nik erakusten nuen testua, eta esaten zidaten: «Sekuentzia hau zergatik? Bitxia da...». Baina idazleak horrela egin du. Nik ahalik eta zintzoen jokatu behar dut.

Ondo pasatu omen duzu.

Bai. Gainera, beste bide bat eskaintzen du hemengo ikuspegitik. Zer egin daukagun material guztiarekin? Mitologia deitu izan dugun horren transmisioa kultua da, ez da lehengoa, etxekoa. Sumatzen dut Katalunian beste hainbestekoa ez ote den, neurri batean. Autore honek beste zerbait egin du, eta izan liteke bide bat guretzat: nola errekuperatu galdu den mundu hori, begirada erromantiko batetik izan gabe.

Esan duzu itzultzailea ikusezina dela maiz irakurlearentzat. Sariek garrantzi berezia dute?

Orain hasi gara itzultzaileari ematen behar lukeen garrantzia. Baina ez gehiegizkorik eman, e!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.