KRITIKA. Literatura

H letra

'Mihi-puntaren puntan' liburuaren azala.
'Mihi-puntaren puntan' liburuaren azala.
2024ko martxoaren 31
05:00
Entzun

'Mihi-puntaren puntan'

Idazlea: Xabier Olaso. Ilustratzailea: Higinia Garai. Argitaletxea: Elkar.

Mihi-puntaren puntan: urteari itzulia 365 igarkizunetan dio, osorik, guztiz deskribatzailea den izenburuak.

Izan ere, urteko egun bakoitzeko igarkizun bat proposatzen zaio irakurleari, egutegi baten eran antolatuta. Poesia eta kantak antolatzen diren eran eskaintzen dira, silaba neurtuetan eta errimarekin. Ohikoena, bospasei silabako lau lerrokoak dira, bigarrengoan eta laugarrengoan errimatuta. Adibide bezala, urtarrilaren 1ekoak honela dio: «Hemengoa naiz,/ eta horko, eta hango,/ eta ez dizut sekula/ hitz erditxorik esango». Ohartuko zarete metrika ez dela erabat zaintzen, eta pentsa dezagun gainerako 364etan ere adierazi nahiak hartzen diola aurrea hitz neurtuen sistemari.

Buruari eragiteko asmakizun jolasak dira liburu honen ardatz, eta taldeak dinamizatzea helburu. Ukatu gabe liburua bakarka erabilita berdin dela gozamen iturri, antzematen zaio jolas kolektiboa bilatzen duela, argien antzeman ere Jolasean igartzeko azken atalean dagoen proposamen parean.

Testuinguruari dagokionez, Xabier Olaso da genero honi ekarpen gehien egin dion idazlea, kalitate handiarekin, bidenabar esanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.