Lepoan hartu ta segi aurrera,
lepoan hartu ta segi aurrera.
Gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa.
Burdinen artetik ihesi dator
euskal gaztediaren oihua.
Mutilak, eskuak elkar gurutza,
ekin ta bultza denak batera.
Bidean anaia erortzen bazaik
lepoan hartu ta segi aurrera.
La-la-ra...
lepoan hartu ta segi aurrera.
Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitor-tzeko.
Ez gaituk lapurrak, ez etazakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko.
Gizonak bagera jo zagunaurrera
gure Herriaren jabe egin arte.
Askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare.
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu
otsoak eskutik hartu gabe.
La-la-ra...
lepoan hartu ta segi aurrera.
Arrotzek ezpataz hil nahibanaute
izutuko gaituztelakoan,
zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean.
Mutilak, ez gero negarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean.
Izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean.
'LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA'. DIZKOLA, 1970.
Hitzak: Telesforo Monzon.
Musika: Judge & Williams,eta Monzon.
'LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu