Leitzako bertsolari taldeak irabazi du Bardoen finala

Aldatzea Komeni taldea gailendu da Nafarroako taldekako bertso egitasmoan. Lekunberrin jokatu dute finaleko saioa

Lekunberriko larunbateko saioko irudi bat. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA.
Inigo Astiz
2018ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Txapelketa bertsolari askorentzako txapelketegi suertatzen zen sentsazioak eraman zuen 2012. urtean Nafarroako Bertsozale Elkartea Bardoak izeneko taldekako bertso txapelketa abiatzera, eta laugarren aldia izan du aurten. 16 taldek eman zuten izena, 113 parte hartzaile izan ditu lehiaketak, eta larunbat arratsaldean jokatu dute azkenik finala, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian. Leitzako Aldatzea Komeni taldea nagusitu da, Baztan eta Malerrekako Addams Familia eta Lesakako Unibertsolariak taldeen gainetik. Euskal produktuz betetako saski bana jaso dute hiru talde finalistek, eta irabazleak otordu bat ere izan du sari.

Elkarren gai jartzaile aritu ziren bertsotan aritu ziren taldeak, eta taldekakoa izan zen txapelduna izendatzeko modua ere. Izan ere, Bardoak egitasmoan parte hartutako talde bakoitzeko kide banak eta publikoko hogei kidek puntuatu zituzten emanaldiko bertsoak. Sagardotegian ia 200 zale bildu ziren, eta afaria izan zuten ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.