Leire Urbeltzek «ilustrazio hedatua» jorratu du BilbaoArten
Produktu baten irudi izateko sortuak ez diren lanak batu ditu 'Plants that are not green' erakusketan
Berak «ilustrazio hedatua» deitzen duena lantzeko aukera izan du Leire Urbeltz ilustratzaileakBilboko BilbaoArte galeriako Plants that are not green erakusketan. «Ilustrazioa, sormenerako bide gisa, mugatuta egon ohi da, produktu bati dagokion iruditzat hartzen den neurrian», azaldu du Urbeltzek. «Ilustrazio hedatua aipatzean, hala formaren nola kontzeptuaren aldetik zabaltzen denari buruz ari naiz; sorkuntza garaikidetik eratorritako konplexutasuna saihesten duten formula murriztaileen desagerpenerantz zabaltzen denari buruz. Ilustrazio hedatua bere mugak, hala alderdi formaletik nola kontzeptualetik, esperimentatzeko aukera ematen didana da». Hilaren 27ra arte izango da zabalik erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu