Leire Salaberria ilustratzaileak irabazi du haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria. 6.000 euro jasoko ditu Euria ari duenean lanagatik, eta Pamiela argitaletxeak argitaratuko du irail alderako. Salaberriaren hitzetan, «istorio sinplea» da albumekoa. «Neska batek euria ari duenean bizi dituen anekdota txikiak dira». Kontaera da sariketako epaimahaiak lanaz nabarmendu duena. Haren poetikotasuna. Hori eta ilustrazioen kalitatea.
Hainbat teknika erabili ditu Salaberriak lehen albumean; collagea, pintura, tipografia jokoak... Baina kolore gama soila erabili du marrazkietan, «Euskal Herriko paisaiaren soiltasunarekin bat doana», epaimahaikideen ustez. Haurren albumetan gehiegitan erabiltzen ez den beltza ere usu ageri da ilustrazioetan.
Aurtengo sariketarako deialdia ere egin dute antolatzaileek. Azaroaren 30era arte egongo da irekita lanak bidaltzeko epea.
Leire Salaberriak irabazi du haurrentzako albumen Etxepare saria
'Euria ari duenean' izeneko lanari eman dio epaimahaiak saria, egunerokoak lirismoz kontatzeko moduagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu