Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendariaren hautaketan «irregulartasunak» egon direla salatu du Arte Garaikidea Nafarroan plataformak. 300 bat kideren sostengua du talde horrek.
Lehia ez da «etikoa» izan, haren arabera, Manzanosek «harreman pribilegiatua» zuelako hautaketa batzordearekin, haren kide izan zelako. Bestalde, Manzanosen hautagaitzaren konfidentzialtasuna ez zen erabatekoa izan, eta lehiaketarako plan orokorraren zirriborroa ere hark egin zuen. «Manipulazio ezkutua» egon den susmoa piztu dio horrek plataformari. Batzordean administrazioko ordezkari «gehiegi» dagoela eta gizarte zibileko kiderik ez dagoela ere kritikatu du.
Lehia «irregularra» izan dela dio Arte Garaikidea Nafarroan plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu