KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Lehen irakurraldiak

Sagu bat nire katiluan
2024ko urtarrilaren 21a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

'sagu bat nire katiluan!'

Idazlea: Yolanda Larreategi. Ilustratzailea: Irrimarra. Argitaletxea: Ibaizabal.

Irakurtzen ikasi berri duenak Sagu bat nire katiluan! bezalako liburuak behar izaten ditu. Arrakasta izateko ongi etortzen dira elkarrizketa asko dituzten liburuak, irakurketa arin joaten delako. Gainera, elkarrizketak gure artean erabiltzen dugun hizkuntza informal horretan egoten dira, eta ez bestelakoetan egon ohi den hizkera «desberdina».

Azken orria urruti dago, eta asko eskertzen da liburua ataletan banatuta egotea. Zeren ataletan banatutako liburuek asko laguntzen baitute liburua nola irakurri antolatzen, batik bat atal bakoitzean gauza bakarra gertatzen bada, hasi eta bukatu. Gainera, liburuekin praktika handirik ez duenarentzat, lagungarri izaten da atal bakoitzak bere izenburua edukitzea. Izenburuak, kontatuko denaren iragarlea den neurrian, hipotesiak egiten laguntzen du.

Eta zer esan irudiez. «Irakurtzeko» liburua dela jakinik ere, eskaintzen diren irudiek gertakari nagusien erretratua egitea asko estimatzen da, irakurritakoa ongi ulertu dela baieztatzen laguntzen dutelako, eta atseden gune gisa ongi etortzen direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.