Lehen denboraldia, martxan

Udazkenerako proposamenak aurkeztu ditu Gasteizko IAK Izaskun Arrue Kulturguneak. Askotariko publikoa hurbildu nahi dute euskal kulturara, kontzertu, antzezlan, ikuskizun, ikastaro, tailer eta lehiaketekin.

(ID_17259732389035) Izaskun Arrue Kulturguneko saio bat.
Izaskun Arrue kulturguneko saio bat. ARABAKO ALEA
Arabako Alea
2024ko irailaren 10a
15:00
Entzun

Bere lehen denboraldi osoan Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean eskainiko den kultur programazioa aurkeztu du Lazarraga Kultur Elkarteak. Erakundeak ezagutzera eman duenez, Lazarragak «gogotsu» hartuko du eraikinean maiztasun handiagoz egingo den kultura eskaintza.

Atzera begira jarrita, gogoan izan dituzte duela bi urte Oihaneder Euskararen Etxea itxi zenetik «zain egon diren erabiltzaile, etxeko txiki, familia, euskaldun, gazte, euskara zale eta euskarara hurbildu nahi duen edonor ere». 

Aste honetan bertan, irailaren 11n, egin dute lehenengo jarduera: Espazioa izenekoa. Kontzertuen atalean, Petti, Esanezin, Egin Leku deialdiko irabazleen aurkezpen kontzertuak eta Aitzina Folken baitako kontzertuak izango dituzte.

Albiste osoa irakurgai Arabako Alea-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.