Lazkano,Ordorika eta 'Zuhainpeko soinuak', sarituak

Ramon Lazkano. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
2017ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hilaren 29an banatuko ditu Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak 2017ko sariak, Donostian, Musikeneren egoitzan egingo duen ekitaldi batean. Atzo goizean jakinarazi zuen sari horiek zeinentzat izango diren: Ramon Lazkanoren zuzeneko lanak (Festival d'Automne à Paris-Portrait), Zuhainpeko Soinuak. Ahozko transmisioa ikuskizunak, eta Ruper Ordorikaren (Guria Ostatuan), Elena Setienen (Dreaming of Earthly Things) eta Juan Ortizen (Winter Tales) azken diskoek jasoko dituzte sariak.

Halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoaren sari berezia Jazzargia elkarteari emango diote, Jazz uhinak hirian barrena proiektuagatik. Etxepare Euskal Institutua Musika Saria 2017, berriz, Berri Txarrak taldearentzat izango da.

Sarien bigarren ediziora aurkeztu diren 67 proposamenen artetik hautatu dituzte musikari, sortzaile eta interprete sarituak. Epaimahaiak lana sortu, interpretatu eta ekoizteko jardunari erreparatu dio nagusiki, eta baita azken emaitzari ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.