Mice

'Lautada'

Diskoetxea: Forbidden Colours.

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Izugarri gustatzen zait biniloaren errituala. Diskoa kontuz kartoitik atera, disko-jogailuan orratza gainean ipini, eta hasieratik bukaeraraino —erdian buelta eman ondoren— adi entzutekoa (edo etxea txukuntzen, edo beste norbaitekin ardo bat banatzen, zergatik ez). Horretarako primerako lana egin du Micek, Arabako lautadan inspiraturiko Miren Narbaizaren azken lan honetan osotasuna azpimarragarria iruditzen baitzait. Rocka oinarri, beste hainbat ertz ukituz, orain arte egin duten diskorik zabalena eta, oro har, gustagarriena dela esango nuke, betiere aurrekoen esentzia mantenduz, bai melodia aldetik eta baita bere-berea duen ahotsagatik ere. Indarra eta garra erakutsiz, baina dantzarako parada eskainiz, betiere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.