Laura Mintegik irabazi du Urrezko Luma saria

2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
LITERATURA. Bilboko Liburu Azoka egiten ari dira —ekainaren 2an hasi zen, eta hilaren 12ra arte iraungo du—, eta Urrezko Luma saria eman zioten atzo Laura Mintegi idazleari. Mintegik eskerrak eman zituen, eta adierazi irakurtzeak taldeko jarduera bat izan behar duela, «maitasunean, errespetuan eta konfiantzan oinarritua».

Azokari dagokionez, hainbat saio izango dira gaur ere. Besteak beste, Asel Luzarragaren Esan gabe doa liburua aurkeztuko dute goizean, eta Emakumea ere ediziogintzan solasaldia egingo dute arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.