Malagako zinema jaialdiko (Espainia) sail ofizialean sari gehien irabazi duten lanetako bat izan daAlberto Gorritiberearen Arriya filma. Lau sari eskuratu ditu, hain zuzen ere: Begoña Maestrek emakumezko aktorerik onenaren saria eskuratu du; jantzi onenen saria Saoia Lararentzat izan da, argazki onenaren saria Gaizka Bourgevadentzat eta jatorrizko musika onenarena Bingen Mendizabalentzat. Sail ofizialetik kanpo, Andaluziako Zinema Idazleen Elkarteak (Asecan) banatzen duen opera prima onenaren saria ere Arriya-rentzat izan da.
Bi familiaren arteko apustua da filmaren ardatz nagusia: harri bat mugitu behar dute biek, norgehiagokan, baina familia batekoek zaldiarekin eta bestekoek mandoarekin. Tradizioak agindutakoari jarraitzearen inertziaren eta erosokeriaren aurka egin behar duten borroka erakusten du filmak. Iban Garate aktoreak jokatzen du Peru protagonista nagusiaren rola. Begoña Maestrek Mariaren rola betetzen du. Mariak borrokatu egiten du tradizioen aurka, Peruk ez bezala.
Itziar Aizpurua ere saritua
Bestetik, Itziar Aizpurua aktoreak, epaimahaiaren aipamen berezia irabazi du Guadalajarako (Mexiko) zinema jaialdian, 80 egunean filmean egindako lanarengatik.
Lau sari irabazi ditu Gorritiberearen 'Arriya'-k Malagako jaialdian
Emakumezko aktore onenaren saria jaso du Begoña Maestrek, eta musika onenarena Bingen Mendizabalek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu