Lau dantza saio eskainiko ditu Tabakalerak, bihartik ostiralera arte

Donostiako 85. Musika Hamabostaldiaren barruan, bi solo, berariazko lankidetza artistiko bat eta talde proposamen ibiltari bat antolatu dituzte. Federica Porello eta Javier Arozena dantzariak izango dira, besteak beste, protagonistak.

Clara Montero, Filipe Marques, Sofia Martinez, Myriam Perez, Olatz de Andres eta Patrick Alfaya, Tabakalera Dantzan zikloaren aurkezpenean, gaur, Donostiako Tabakaleran. ANDONI CANELLADA / FOKU
Clara Montero, Filipe Marques, Sofia Martinez, Myriam Perez, Olatz de Andres eta Patrick Alfaya, Tabakalera Dantzan zikloaren aurkezpenean, gaur, Donostiako Tabakaleran. ANDONI CANELLADA / FOKU
Donostia
2024ko abuztuaren 12a
16:37
Entzun

Dantzariaren eta hura inguratzen duten gitarra jotzaileen gorputzek arnasgune eta lasaitasun esparru bat eskainiko dute Myriam Perezen Isiltasuna zizelkatzen dantza emanaldian. Sofia Martinez konpositorearekin batera, koreografiaren eta musika konposizio garaikidearen arteko hurbilketa sortu du dantzari eta koreografoak. «Hausnarketarako eta elkarrizketarako» momentuak izango direla esan du. Bihar estreinatuko du, Donostiako Tabakalerako Patioa espazioan, bi emanalditan: 18:30ean eta 20:00etan. Horrez gainera, ostiralera bitarte beste hiru emanaldi ere antolatu ditu Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak antolatutako Tabakalera Dantzan programaren barruan.

Perez da aurtengo Tabakalera dantzan zikloaren bosgarren edizioko egoiliarra, eta, Patrick Alfaya Hamabostaldiaren zuzendariaren hitzetan, zikloak egile dantzaren alde egin du.

Egitura organikoak arkitektura espazioekin jolastuko dira etzi, Hotel Col.lectiu Escenic taldearen saioan. Tabakalerako eskailera nagusietatik abiatuko dira eraikineko beste espazioetara. Aquí pieza Lorena Nogal koreografoarekin batera sortutako lana da.

Berrinterpretazioa

Ostiralean bi dantza pieza izango ditu programak. Javier Arozenak edertasunari hitz egingo dio Schwanengesang dantza saioan, Tabakalerako Plazan, 19:00etan. Prisma espazioan, Federica Porello italiar interprete eta sortzaileak Bach pieza berrinterpretatuko du; 19:30ean. Maria Muñoz dantzariak 2004an sortu zuen Bach pieza birsortu dute Porellok eta Muñozek. Johann Sebastian Bach konpositorearen musikarekin bat egiten dute dantza horiek.

Lehen eguneko sarrerak ekitaldiaren webgunean daude salgai; Perezek sortutako pieza ikustekoak, alegia. Beste saioetakoak, berriz, doakoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.