KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Lasterketarako prest?

Hatz Txiki Aurkakoak (Ttarttalo)
Hatz Txiki Aurkakoak (Ttarttalo)
2024ko maiatzaren 26a
05:10
Entzun

'HATZ TXIKI AURKAKOAK'

 

Idazlea: Claire Zucchelli-Romer. Ilustratzailea: Claire Zucchelli-Romer. Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak.

 Argitaletxea: Ttarttalo.

Haur txikienen liburuez ari garenean, eztabaida izaten dugu nola bereizi 0-2 urtekoei eskaintzeko moduko liburuak. Konturatuta gaude formatua (tamaina eta azalaren zein orrialdeen trinkotasuna) ez dela neurgailu fidagarria, kolore biziak edo irudi formatua ere ez diren bezala. Zerbaiti heldu behar, eta narrazioari heldu diogu: liburuaren ardatza, bai ilustrazioan, bai testuan, kontakizun bat denean, orduan hiruzpalau urtetik gorakoentzako liburua dela pentsatzen dugu. Saiatuko naiz praktikan jartzen irizpidea.

Liburutxo mardul honen zeregin nagusia eskuen psikomotrizitatea eta koordinazioa praktikatzea da, testuinguru ludiko batean. Ariketa-liburu bat da, fisioterapeutak jartzen dizkigun ariketa taulen oso antzekoa, baina grazia gehiagorekin, narratzaileak bi pertsonaien arteko norgehiagoka gertatzen ariko balitz bezala kontatzen dizkigulako funtsean ariketa-aginduak diren gertakariak.

Trokelatuta dauzka orrialdeak, trokel-zuloetan gertatzen baita dena, beste marrazki edo heldulekurik gabe.

Aurreikus dezagun, beraz, liburua bere osotasunean gozatuko duen haurrak lauzpabost urte, edo gehiago, izango dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.