'Lasa eta Zabala' filma ikustera 27.000 lagun joan dira astebetean

Hamarretik zortzi ikusle Euskal Herriko zinema aretoetan izan dira.Madrilen eta Herrialde Katalanetan ere ari dira filma erakusten

Erredakzioa
Donostia
2014ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Donostiako 62. Zinemaldian estreinatu ondotik, iragan astean, ostiralez iritsi zen zinema aretoetara Lasa eta Zabala pelikula, Pablo Malok zuzendua, eta harrera ona izaten ari dela adierazten dute datuek: atzo artekoak zenbatuta, 27.000 lagunek ikusi dute filma astebetean.

Hamarretik zortzi ikuslek Euskal Herriko aretoren batean ikusi dute filma. Hain zuzen, 35 kopia banatu dira Euskal Herrian, eta beste hainbat Espainian eta Herrialde Katalanetan; horietatik gehienak aktoreek berek bikoiztu dituzte.

Euskal Herriko gertuko historiaren pasarte beltzenetako bat kontatzen du pelikulak, Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatu gazteak bahitu, torturatu eta hil zituztenekoa. Aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zuten lana, lehiaz kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.