Larunbatean jokatuko da Señora sariketako finala

2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Hendaian (Lapurdi) eta Laudion (Araba) jokatutako kanporaketetan, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Aner Euzkitze eta Sarai Robles sailkatu dira larunbatean Leitzan (Nafarroa) egingo den Señora bertso sariketarako finalerako. Haiekin batera, Erika Lagoma eta Uxue Fernandez ere ariko dira, gonbidatuta. Herrialde katalanetako zazpi glosadore ere etorriko dira finalera, eta haiena izango da saioa hasteko ardura. Finala 17:00etan hasiko da, Leitzako Herri Aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.