Larunbatean egingo dute Euskal Herriko Eskolarteko bertsolarien jaia, Saran
BERTSOLARITZA. Euskal Herri osoko hamahiru bertsolari elkartuko dira Eskolarteko Txapelketaren finala jokatzeko. Bertsolariek 15 eta 18 urte artean dituzte, eta lurraldez lurralde 98 parte hartzaileren artean hamahiru saio egin ondotik iritsi dira finalera. Larunbatean, 11:00etatik aitzina izango da txapelketa, Sarako Trinketean. Azken txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu