Kritika. Musika

Lankum

Lankum / 'Live in Dublin'
Andoni Tolosa.
2024ko ekainaren 30a
05:00
Entzun

LANKUM

'Live in Dublin'
Diskoetxea: Rough Trade.

Dublinen zuzenean grabatutakoa da Lankum laukote irlandarraren bosgarren lan luzea. Pentsa daiteke zaila dela taldearen folk gotikoa zuzeneko egoki bilakatzea. Baina ez da hala gertatzen; are gehiago, esan daiteke agertokia leku ezin hobea dela taldeak egiten dituen balada tradizionalen bertsio ilun eta, askotan, kasik atmosferikoentzat. Erakusleiho bikaina antzinako kantaeratik datozen ahots-harmonia indartsu eta ederrentzat, zein musika moldaketa kasik espresionistentzat. Ederra, bere iluntasunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.