Musika. EL DROGAS

Lanik landueneko hamaika istorio

Noiz: Gaur, 18:00etan. Non: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Euskal Herrian, rockaren ikono bat da Enrique Villarreal El Drogas iruindarra. Hogeita hamar urtez izan da Barricada taldeko abeslaria eta baxu jotzailea. 2010era arte, 23 disko atera zituen taldearekin, eta milioi bat ale baino gehiago saldu zituzten. Ordurako bazuen Txarrena izeneko talde bat ere. 2012an, talde horrek El Drogas izena hartu zuen. Solo quiero brujas en esta noche sin compañía da haien lanik berriena, 2019koa. Haren zati bat aurkezten ari da gaur Donostiara eramango duen biran.

Bost diskoko lan erraldoi bat da, 42 istorio labur kontatzen dituena beste horrenbeste abestitan, rock-and-rollaren inguruko askotariko ñabardurekin, eta gaurkotasunaren, poesiaren, konpromisoaren eta «tabernako hizkeraren» arteko nahasketa batetik ateratako hitzekin.

Villarrealekin batera ariko dira agertokian Txus Maravi gitarrista, Flako Txarrena baxu jotzailea eta Brigi Duque bateria jotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.