ARTEA. Vianako Printzea erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiak Landarte programa antolatu du laugarrenez, «arte garaikidearen bidez Nafarroako landa eremuko komunitateen ahalduntzea sustatzeko, tokian tokiko kultur eragileen profesionalizazioa bultzatzeko eta elkarrengandik ikasteko» xedeekin.
Urrira bitarte, hainbat sortzailek arte proiektuak garatuko dituzte Nafarroako zazpi udalerritan, toki horietako biztanleekin elkarlanean: Aranon, Beiren, Lizoainibar-Arriasgoitin, Mendazan, Sadan, Tulebrasen eta Bidankozen.
Bitartekari talde bat arduratuko da herriak, artistak eta erakundeak koordinatzeaz, biztanleria dinamizatzeaz eta artistei aholkatzeaz leku bakoitzaren beharren araberako proiektuak egin ditzaten. Prozesuei garrantzi berezia emango diete, «horizontalak, parte hartzaileak eta kolektiboak» izan daitezen.
Landa eremua eta artea lotuko dituzte Landarte zikloan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu