Ez da lehen aldia jabetza publikoko kultur zentro bateko langileek beren baldintzak salatzen dituztena. Azken urteotan izaniko bi kasu gogora ekartzearren, hor daude Bilboko Arte Ederren museoko nahiz Guggenheimeko langileek eginiko protestak. Orain bi urte atera ziren kalera bi zentroetako langileak, azpikontratatuak zituen Manpower enpresari eta erakundeei ardurak eskatzeko.
Arte Ederren museoko 34 beharginek 2016ko ekainean ekin zioten greba mugagabeari. 41 egun egin zituzten protestan, eta beste horrenbeste eman zituen museoak itxita. Ordezkari sindikalek, enpresak eta museoaren patronatuak akordioa lortu eta beren «eskariak beteta» ikustean itzuli ziren lanera.
Handik gutxira, abuztuan hasi zuten protesta Guggenheimen azpikontratatutako hezitzaileek. Hurrengo kontraturako enpresarentzako baldintzak prestatzen hasia zen museoa, baina irizpidea aldatu, eta, zerbitzua azpikontratatu ordez, hiru pertsona zuzenean kontratatzea erabaki zuen. Irail amaieran, kontratua bukatzean, kalean geratu ziren beste langileak.
Lan baldintzak, jabetza publikoko kultur zentroetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu