Lain taldeari laguntzeko kontzertua egingo dute etzi Villabonan

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Lain musika taldeko kidei entsegu lokalean zituzten musika tresnak eta soinu ekipoa ebatsi zizkieten joan den hilabetean, eta, lapurreta horrek sorrarazi dizkien arazoei aurre egiteko asmoz, taldeko kideek eta beren inguruko lagunek elkartasun kontzertu bat antolatu dute. Etzi izango da, ekainaren 16an, 18:00etan, Villabonako plazan (Gipuzkoa), eta bost taldek hartuko dute parte: Lain, Hesian, Ze Esatek!, Lauroba eta Gugaz. Ze Esatek! taldea ariko da lehenik, eta Gugaz berbena taldearen emanaldiarekin amaituko da jaialdia. Guztira, 12.000 euro inguruko galera izan dute Lain taldeko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.