LABURREAN

2022ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Idazle bat? Bat Sebald bera, eta bestea [Stefan] Zweig.
Kanta bat? Robert Schumannen lieder-ak, Heinrich Heineren testuekin. Musikarekin gozatzeaz gainera, alemana ikasten lagundu zidaten.
Zerk egon behar luke jada itzulita? Zweigek bere buruaz beste egin aurretik idatzi zuen azken liburuak: Die Welt von Gestern. Erinnerungen eines Europäers [Atzoko mundua. Europar baten memoriak]. Oso jakingarria da: institutuetan irakurri beharko litzateke.
Bada itzultzea ezinezko den hitzen bat? Uste nuen Austerlitz zela horietako bat, baina bistan da ezetz [irribarrez]. Poesia eta antzerkia itzultzea oso zaila begitantzen zait. Adibidez, Tankred Dorsten antzezlanak eta bestelako testuak. Beste autore niretzat oso zail bat: Peter Handke.
Bisitatzeko leku bat? Zalantzarik gabe: Berlin.
Zer ez duzu sekula ulertuko? Berlinera joan nintzen lehen aldian, semaforo batean nengoela, bi mutil ikusi nituen, punk parafernalia guztiaz jantzita —egundoko gandorra, piercing klase guztiak, galtza eskoziar puskatuak...—, batere autorik ez zegoen kale batean, semaforoa berde jarri zain. Ez da ez dudala ulertzen... baina deigarria egin zitzaidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.