'La trinchera infinita' Oscar sarietatik kanpo gelditu da

Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren lana ez da sartu azken hamabost hautagaien zerrendan

Antonio de la Torre eta Belen Cuesta dira filmeko protagonistak. BERRIA.
2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
ZINEMA.Loreak filmarekin gertatu bezala, Moriarti euskal ekoiztetxeko azken pelikulak ez du azken-aurreko langa gainditu, eta ez da lehiatuko Nazioarteko Oscar saria irabazteko. Bart eman ditu Hollywoodeko akademiak oraingoz lehian jarraitzen duten hamabost pelikulen izenak, eta ez dago horien artean La trinchera infinita. 93 filmen artean aukeratu dituzte hamabost horiek, eta oraindik beste aukeraketa bat gainditu beharko dute azken lehian sartzeko.

La trinchera infinita 2019ko Donostiako Zinemaldian lehiatu zen, eta han, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak eskuratu zituen. Loreak Garañok eta Goenagak zuzendutako filma ere Oscar sarietarako hautagaia izan zen 2016an, baina orduan ere ez zuen lehenengo pausoa gainditu.

Hauek dira Oscar saria jasotzeko hautagai diren filmak: Ya no estoy aquí (Mexiko), La llorona (Guatemala), El agente topo (Txile), Quo Vadis, Aida? (Bosnia eta Herzegovina), Charlatan (Txekiar Errepublika), Druk (Danimarka), Deux (Frantzia), Shaonian de ni / Better Days (Txina), Khorshid (Iran), La nuit des rois (Boli Kosta), Hope (Norvegia), Colectiv (Errumania) Dorogie tovarishchi (Errusia),Yangguang puzhao / A Sun (Taiwan) etaL'Homme qui a vendu sa peau (Tunisia).

Martxoaren 15ean jakinaraziko dituzte sarietarako azken hautagaiak atal guztietan, eta azken gala apirilaren 25ean izango da, ohi baino bi hilabete geroago, pandemia dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.