'La grande Bellezza', irabazle nagusi Europako zinema sarietan
Film, zuzendari eta gizonezko aktore onenaren sariak jaso ditu Paolo Sorrentinoren pelikulak
Paolo Sorrentinoren La grande Bellezza izan da 2013ko film onena, Europako Zinema Akademiaren arabera. Larunbatean eman zituen sariak; italiarraren filma izan zen irabazle nagusia. Zuzendari onenaren eta gizonezko aktore onenaren (Toni Servillo) sariak ere jaso zituen La grande Bellezza-k. Den Skalldede frisor (Susane Bier) aukeratu dute komedia onena, eta Vaarle Baetens emakumezko aktore onena The Brocken Circle Breakdownfilmagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu