'La gran carrera' Europako Zinema Sarietarako hautagai da

Kote Camachoren film laburra Norvegiako jaialdi bateko epaimahaiaren erabakiz lehiatuko da sariotan

Agentziak
Madril
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Kote Camacho zinemagile gipuzkoarraren (Oiartzun, 1980) La gran carrera film laburra Europako Zinema sarietarako hautagai izendatu du Norvegiako jaialdi bateko epaimahai independenteak. Grimstadeko Film Laburren Jaialdia da sari horietarako hautagaiak aukeratzen dituen festibaletako bat. Camachoren lana zenbait jaialditan saritu dute aurrez; Alacanten (Herrialde Katalanak), Sorian eta Leonen (Espainia). La gran carrera 1914an girotu du Camachok, Lasarteko hipodromo bateko lasterketa kontatzeko. Zaldi irabazlearen alde apustu egindakoak garai hartako mila pezeta irabaziko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.